XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) kontsumo-koperatibetarako ezarritako arauak aplikatuko zaizkie.

Irakasleak eta ikastetxearen gainerako langileak sar daitezke koperatiban, bai lan-bazkide, bai bazkide laguntzaile; beste interesdunen artean, ikasle ohiak ere izan daitezke bazkide laguntzaile.

3. Irakaskuntza-koperatibak irakasleak, pertsonal ez-irakaslea eta zerbitzu-langileak biltzen dituenean, lege honetan lankide-koperatibetarako ezarritako arauak aplikatuko zaizkie, eta, besteak beste, ikasleak, haien gurasoak edo legezko ordezkariak eta ikasle-ohiak bazkide laguntzaile izan daitezke.

4. Irakaskuntzako koperatiba, hala ohartematen bada estatutuetan, izaera bateratzailekoa izan daiteke, irakasle eta pertsonal ez-irakasle gehienak biltzen baditu, batetik, edo ikasle edo beraien ordezkari gehienak biltzen baditu, bestetik; baliteke, halarik ere, horrelako koperatiba eratzeko, estatutuetan eskatzen den kopurua bi taldeetako kideez osatzea, gehiengo horietara jo beharrean aurkitu gabe.

107. atala. - Irakaskuntzako koperatiba bateratzaileen berezitasunak

1. Aurreko atalaren 4. puntuan aipaturiko koperatibei dagokienez, honako hauek ezar daitezke estatutuetan: